ADIIII !! Maiatzaren 14an HABEren idatzizkoa!! Horren harira, hona hemen puntuazio-zeinuen inguruko apuntetxo batzuk, izan ere, betidanik eta betiko ditugu, esango nuke nik, gorabeheratxoak honekin, ezta?
PUNTUAZIOA
Ezinbesteko tresna da
puntuazioa. Testua antolatzen du, testuaren musika agerian uzten du, eta
ulerbideak ematen dizkigu; ez da gutxi, beraz. Arazo gehien sortzen dituzten
puntuazio-markak aztertuko ditugu jarraian.
Koma
Esanahia argitzen laguntzen du komak:
Lan egiteko, ez lapurretan
ibiltzeko aukeratu dute ministro.
Lan egiteko ez,
lapurretan ibiltzeko aukeratu dute ministro.
Ez ahaztu, beraz, honako kasu hauetan koma erabiltzea:
● Zerrenda baten elementuak bereizteko:
Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta
Nafarroan egingo dira hauteskundeak.
● Eta abar esapidearen aurrean ere koma jartzen
da, osagaiak labur-laburrak izan ezean:
Interneteko denda batean sartu
eta liburuak, bideoak, arropa eta abar eros
ditzakezu.
Biharko batzarrean
erabakiko dugu etxebizitza sozial horiek nola banatuko
diren,
hau da, orain arteko irizpideak jarraituko ditugun, osatu beharrik dagoen,
zein
epe izango den etxeotan bizitzen hasteko, eta abar.
● Deikiekin (gutunetan eta):
Kaixo, Ander:
Agur, Jon:
● Datan, toki-izenaren ondoren:
Lazkaon, 2010eko irailaren 10ean
● Tartekiekin eta aposizioekin: komaz txertatzen dugun
tartekia erabat lotuta dago esaldiaren egiturari eta edukiari:
Izangaiek,
eskabidearekin batera, agiri hau aurkeztu beharko dute (Tartekia)
Mikel Garmendiak,
Hezkuntza eta Kultura sailburuak, aurtengo plangintza aur-
keztu
dio lehendakariari (Aposizioa)
●Lokailuekin (ordea, hala ere, beraz, bestela, nire
ustez, dirudienez…):
Gobernu batek hartzen dituen
erabakiak, ordea, epe luzera aztertu behar dira.
Nire iritiz,
parlamentariek ez dute inolako eskaerarik egin.
● Perpaus nagusiaren eta mendekoaren artean:
Oraindik ez dute argitaratu
aurtengo lan-hitzarmena,onartu gabe baitago.
Nolanahi ere, kontuz! Mendekoa nagusiaren aurretik
badoa, eta galdegaia bada:
Oporretatik itzultzen direnean
hasiko dira lanak banatzen
Beraz, galdegaiaren eta aditzaren artean ezertxo ere
ez, ezta koma ziztrin bat bera ere.
● Mintzagairen ondoren, baldin eta aurreratzen baldin
badugu sarbidea emateko ondoko aipamenari:
Kazkabarra, horixe besterik ez
genuen behar.
● Eta, edo.. juntagailuen bidez hitz soilak
barik perpausak lotzen badira, jarri koma perpausen artean:
Udalbatzak gaur aztertu
ditu aurrekontuak, eta mozioak hurrengo baterako utzi.
● Bai edo ez batzuk
segidan doazenean:
Gure bulegoan ez dago, ez
ordenagailurik, ez inprimagailruik, ez deus.
● Aditzaren ordez (elipsia):
“Argia” aldizkaria,
denetan interesgarriena.
●KONTU handiz ibili, bestaldetik, honakoetan:
- Subjektuaren eta aditzaren artean ezin da koma bakarra jarri, bi bai:
*Auzitegiak, epaia eman zuen atzo.
Auzitegiak, ezustean, epaia eman zuen atzo.
2.
Aditza eta osagarri zuzena ezin dira komaz
banatu:
*Alkateak esan du, bilera datorren astean egingo dela (Komarik ez).
Puntu eta koma
Mailaz maila igoko bagina, koma
baino gorago eta puntua baino beherago geldituko litzateke puntu eta koma;
beraz, bi mutur horiek lotzen ditu askotan, eta malgutasuna ematen dio
testuari. Honako hauetan erabil daiteke puntu eta koma:
● Esaldiak elkarrekin lotzeko (batzuetan, puntua edo
bi puntuak jar litezkeen zenbait tokitan):
Ez zegoen denentzat lekurik;
batzar-gela mukuru betea zegoen.
● Lokailuekin eta aurkaritzako juntagailu batzuekin (baina…),
esaldiak luzeak direnean; bestela, nahikoa da koma:
Ustez, ez diot egin inori kalte;
hala ere, hitzik huts egin badut, barkatu.
● Lotu nahi ditugun esaldietako batek koma badu:
Frogak aurkeztu,abokatu jauna;
eta ez etorri guregana horrelako koplekin.
● Zenbait testu-antolatzailerekin, enumerazioak-eta
egitean, barruan koma badugu:
Deialdian parte hartzeko, honako
hauek egin behar dituzu: batetik, eskabide-
orria
idazkaritzan jaso; bestetik, orria behar bezala bete; eta, azkenik,
eskabide-
orria
eta gainerako agiriak erregistro orokorrean sartu.
Bi puntuak
Ideiak antolatzeko tresna bikaina dira bi puntuak. Honakoetan, besteak
beste, erabiliko ditugu:
● Zerrendei edo adibideei sarrera emateko:
Hona bildu zirenak: Jose Migel
Agirre, alkatea; Jon Urra, zinegotzia; Pello
Etxeberria,
enpresaburua; eta Itxaso Rodriguez, idazkaria.
● Hitzez hitzeko aipamenei sarrera emateko:
Joxe Ramon Zubimendik eta Pello
Esnalek Idazkera liburua-n diotenez:”Hitzez
hitzeko
aipamenen aurrean bi puntu jartzen dira (ondoren kakotez eta
letra larriz
hasten
da aipamena)”.
● Aditz nagusia aurreratzeko, esaldia luzea bada:
Hauxe jakinarazi diete
izangaiei: otsailaren 12a baino lehen, aurkeztu behar
dituztela
idazkaritzan deialdian zehazten diren agiri guztiak.
● Esaldiak errazteko (irakurleak egin behar ditu egin
beharreko lotura semantikoak):
Ez zegoen denentzat lekurik:
batzar-gela mukuru betea zegoen.
Ez zegoen denentzat
lekurik, mukuru betea baitzen batzar-gela.
● Gutunetako hasierako agurretan. Hurrengo lerroa
letra larriz haten da:
Lagun hori:
Uda
honetan…
●Orduak zenbakiz adierazten baditugu, bi puntu jartzen
dira orduen eta minutuen artean: 12:30, 17:00… Tarterik ez dago ez bi puntuen
aurretik, ez bi puntuen ondoren.
Parentesiak
Parentesiak, marrak eta komak: hirurak erabiltzen dira esaldian informazio
osagarria txertatzeko. Nahiz eta oraingoz ez dagoen legerik jakiteko noiz
txertatu bata edo bestea, parentesiak noiz erabili argitzen saiatuko gara.
Parentesiak dira libreen txertatzen
direnak. Oso lotura ahula izaten dute esaldiaren egiturarekin: sarritan hitzak
ez dira deklinatzen, eta aditzik gabe ere frankotan erabiltzen ditugu.
Parentesietan argigarri txikiak sartu ohi ditugu.
Guk honelakoetan erabiliko ditugu
parentesiak:
● Leku-izenak eta horrelakoak zehazteko:
Uztaritze (Lapurdi) Errobi
ibaiaren ertzean dago.
● Era askotako zenbakiak emateko:
Diru-laguntza sei mila eurokoa
izango da (6.000 €).
Koldo Mitxelenak
(1915-1987) hasiera eman zion Orotariko Euskal Hiztegia-ri.
Taldeak osatzeko,
gutxieneko kopuru bat behar da (8 ikasle).
Atxiloketa ordu erdi
geroago izan zen (19:50), eta ez zen zauriturik gertatu.
● Siglak, laburdurak… argitzeko:
Eusko Jaurlaritzaren Informatika
Elkarteak (EJIE) ikastaro asko online eskain-
tzen
ditu.
NOLEGAk (Normalizazio
Legearen Garapena) ikastaro asko antolatu ditu
● Liburuen, filmen… izenburuak itzultzeko:
Joxe Austin Arrieta izan zen Memories
d´Hadrien (Hadrianoren Oroitzapenak)
liburuaren
itzultzailea.
● Izengoitiak eta beste argitzeko:
Orixek (Nikolas Ormaetxea)
jesuitetan egin zituen ikasketak.
● Eta KONTUZ, ez dira edonon jartzen eta:
○ Beste edozelako gorabehera, erakunde
(publiko zein pribatu) emaileari jaki-
narazi
behar dio.
○ Beste edozelako
gorabehera, erakunde emaileari (publiko zein pribatu) jaki-
narazi
behar dio.