Ukaezina da sarrera paragrafoarekin batera zein garrantzitsua den azkena, konparazio batera esango nuke bapo jan osteko postre goxo horrek uzten digun zaporetxoa dela. Eta noski, hori da irakurleari edota zuzentzaileari eragin beharko geniokeena.
Ondorioak helburu bat baino gehiago bete dezakeela kontuan hartuta idatzi behar dugu beti. Hauek horrela, hona hemen ondorio ezberdinak:
1-Hasieran arkeztu den gaira itzuliko dugu irakurlea (tesia berretsi).
2-Gai edo puntu nagusiak azpimarratuko ditugu, laburtzeko edo zerrrendatzeko.
3-Azalduko diren adibideetatik ondorioak aterako ditugu.
4-Gaiaren ikuspegi ezberdinak eta zenbait datu berri emango ditugu.
5-Irtenbide garbirik azaldu gabe galderaren bat zabalduko dugu.
BAINA, berriro lehengoari helduko diot: ez hasi idazten zure TESIA edota ASMO-KOMUNIKATIBOA zein den erabaki gabe eta hartu bost minututxo MAPA-SEMANTIKOA egiteko. Izan ere, planifikazioaldi honek produktu hobea lortzen lagunduko dizu.
2012/01/10
2012/01/08
SARRERA: gaia girotzen
5.SARRERA MOTA: galdera erretorikoak (gaiaren inguruko galderak, erantzun argi gabekoak, zabalean egindakoak): Nork ez ditu une gozoak pasatu zinema-aretoren batean pelikula eder bat ikusten? Nori ez zaio gustatzen konpainia onean noizean behin pelikularen bat ikustea? Nor ez da gogoratzen geure bizitzan ikusitako lehenengo pelikula haiek sortutako sentimendu bereziez? (Gaia: Zinema)
6.SARRERA MOTA: hasieratik esaldi nabarmena zapla bota: Euskarak inoiz jasan duen erasorik handiena...
7.SARRERA MOTA: irakurlea zerbait egitera gonbidatu (agian poetikoenentzat): Abia gaitezen , bada, Iratiko Oihanean barna...
8.SARRERA MOTA: gaiaren garrantzia azpimarratu: Alkoholaren kontsumoak arazo ugari sortzen duela ukaezina da...

2011/05/12
SARRERA: gaia girotzen
4-SARRERA MOTA: Ikuspegi historikoa, gaiaren lehengo eta oraingo ikuspegien konparazioa.
Adibidez: -"Sasoi batean, heriotzaren inguruan ospakizun bereziak antolatzen ziren Euskal Herrian. Baserri askotan, adibidez, gaubeila egiten zen hildakoaren omenez, baina behin hileta egin ondoren, jana eta edana ere ez zen falta izaten. Beste kultura batzuetan ere heriotzak ez dauka hain zentzu txarrik"
(Gaia: Heriotza)
- (Gaia: Grafitiak) "AEBetako hiri handiak izan ziren grafitien sorleku, eta bertatik mundu osora hedatu zen mugimendua. Espainiar estatura 80ko hamarkada hasieran iritsi zen, Madrilgo eta Bartzelonako base militar amerikarretatik

gertu bizi ziren gazteak estatubatuarren ohiturak ikusten eta kopiatzen hasi zirenean. Berehala zabaldu zen beste hainbat tokitara. Euskal Herriaren kasuan, Bilbora eta Gasteizera iritsi zen lehenik, 80ko hamarkadaren bukaeran. 90eko hamarkadara arte, ordea, ez zen erabat finkatu".
2011/01/31
SARRERA: gaia girotzen
3.SARRERA MOTA: Norberak ezagutzen duen pasadizoren bat (gaiarekin zerikusia duen bizipen pertsonala). Adibideak:
-"Gutako askorentzat uda izaten da bikotekidearekin denbora gehiago egoteko aukera, beste batzuentzat denbora bakarra urtean berarekin egoteko eta sarri bikotekidearengandik urrun egoteko garaia. Beraz, denontzat bikotearekiko sentimenduak, loturak, burutazioak... aztertzeko momentua".
(Gaia: Bikotekidea udan)
-"Gure induruan, kostaldean, itsasoak eta hondartzak betetzen dituzte aisialdirako auakerarik gehienak eta, horregatik, mendizaletasunak ez du arrakasta handirik, nahiz eta azken urteotan gero eta gazte gehiagori gustatu" (Gaia: Mendizaletasuna)
-"Ikusgarria, irailaren erdi aldean hasi eta azaroaren erdi aldera arte, bermatuta dago. Izan ere, arbola-espezie guztien hostoak ez dira batera hasten kolorea aldatzen udazkenean. Makalak, haritzak, urkiak, pagoak, lizarrak... denek hartzen dute esku kolore-festan!" (Gaia: Udazkena)
-"Orain dela hamabost urte izan zen sagardotegian egon nintzeneko azken aldia. Giroa erabat aldatu omen da, baita ohiturak ere. Guk okela eta ogia eraman behar izan genuen, eta sagardotegian zutik egon. Gaur, ordea, bertako arduradunek prestatzen dute dena eta menua ez da lehen bezain itxia"
(Gaia: Sagardotegia)

2011/01/25
SARRERA: gaia girotzen
2-SARRERA MOTA: komunikabideetatik jasotako datuak (gaiarekin lotura estua duten datu esanguratsuak). Adibideak:
-"EAEko herritarren %98k du eskuko telefonoaren berri; %80k erabili ere egin du behin edo behin; familia askotan 13 urtetik gorako kide guztiek dute eskuko telefonoa" (Gaia: segapotoa)
-"Hamar urtetan penintsulako kostaldeetara iristen den marmoken kopurua hirukoiztu egin da. Orain arte, batez ere, Mediterraneoan gertatzen zen arazoa zen, baina Bizkaiko itsasoan, ura hotzagoa badago ere, gero eta sarriago egiten dituzte agerraldiak. Aurten, marmokak agertu dira jada Euskadiko hondartzetan" (Gaia: marmokaka, itsasoko ikara)
-"Traumatismo arinak, intoxikazioak, erredurak eta itolarriak dira etxeko istripuen ondorio nagusiak. Datuen arabera, entxufe, terrazako erlaitz, beirazko mahai, detergente-botila, botika edo titare soil batek etxea haur-istripu gehien izaten den gune bilakatzen dute. Istripuok borondatez kontrakoak eta gehienetan ustekabekoak izaten dira; eta beheranzko joera etengabea den arren —ondorio larriko istripuei dagokienez, batez ere—, zifrak ez dira batere pozgarriak. Etxeko istripuen protagonista nagusiak, jakina, etxean denbora gehien egiten dutenak izaten dira: haur eta emakumeak" (Gaia: etxeko istripuak).

2010/12/14
Eskutiz proposamena
Aizue, inor animatuz gero, hona hemen IVAPek azaroaren 16an BECen egindako 3.HEko idatzizkoaren gutunaren gaia: "Zure lantokian lanpostu bat hutsik geratu da, eta postu hori betetzeko norbait bilatzen ari dira. Zeure burua proposatzeko asmoa duzu lanposturako, horretarako ezagutza eta eskarmentu nahikoa duzulakoan. Idatz iezaiozu zerbitzuburuari zure proposamena, azaldu zergatik zaren egokia lanpostu hori betetzeko, eta saia zaitez bera konbentzitzen".
Ea, ekiozu idazteari!
Ea, ekiozu idazteari!
2010/12/02
SARRERA: gaia girotzen.
Sarrerak gaiaren nolabaiteko hurbilketa du helburu, paragrafo honetan astiro-astiro irakurlea gaira erakarriko dugu. Horretarako azal-azaleko baieztapenak egin behar ditugu, noski, gero datozen paragrafoetarako ideiak erre gabe. Ezinezkoa da, beraz, hurrengo paragrafoetan garatuko diren ideia nagusiak (alde txarrak, alde onak, arrazoiak, ondorioak, irtenbideak, norberaren eskarmentua...) sarrera edo hasiera honetan adieraztea. Ikus ditzagun sarrerak egiteko erak:
1-SARRERA: tesia.
Tesia paragrafoaren hasieran edo amaieran ager daiteke, idazlearen nahiaren arabera. Gogoratu idazlearen planteamenduaren ideiarik sendoena dela, hausnartuena, eta, era berean, irakurlearen buruan finkatuen geratuko dena. Esaldi biribila izaten da, zalantzarik gabekoa. Adibidez:
-"Konpromiso handia da animaliak oparitzea, gu bilakatzen baikara horien morroi" (Gaia: Animaliak oparitzea, moda berria)
-"Zerbait ari gara gaizki egiten, izan ere, gazte horiek harrera etxeetako hezitzaileengandiko tratu txarrak salatu besterik ez dute egiten" (Gaia: Bakarrik dauden adin txikiko atzerritarrak)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)