AZTERKETITISA DELA ETA
Aspaldian ez omen dugu ezer eskegi eta hementxe naukazue asmo horretan. Noski, gogoan izanda ikasleok jo ta su zabiltzatela azterketa gora azterketa behera (hilaren 14an izan zen deialdi irekia eta atzo hilabete izango da itxia), pare bat gauzatxo gomendatzea bururatu zait, hona hemen:
-Batetik, http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/home . Bertan "baliabideak" atalean azterketa-eredu mordoa topatu ahalko duzue. Eta noski, esan gabe doa orrialde honetan surfeatzeari derrigorrezkoa deritzogula euskara ikasleontzat.
-Bestetik, euskaltegian daukagun blog xumea, https://hegoaldeuskaltegia.wordpress.com/ . Bertan topatuko dituzue zuek bezalaxe euskara ikasten ari direnen iritzi testuak. Erabilgarria deritzogu nola idazten duen zuen egoera berean dagoen jendeak ikusteko.
EUTSI!!!
2019/09/20
2017/01/17
EGA dela eta, lehenengo deialdiaren datak kaleratu berri direla kontuan hartuta, eta bide batez hainbeste buruhauste eragiten dikigun idazlanari begira, hona hemen topatu berri dugun perla zuekin partekatzeko: https://prezi.com/rqrywz1evrpv/iritzi-artikuluak-idazten/
EMAIOZUE BISTADIZO BAT, MEREZI DU ETA!!
EMAIOZUE BISTADIZO BAT, MEREZI DU ETA!!
2016/03/26
ADIIII !! Maiatzaren 14an HABEren idatzizkoa!! Horren harira, hona hemen puntuazio-zeinuen inguruko apuntetxo batzuk, izan ere, betidanik eta betiko ditugu, esango nuke nik, gorabeheratxoak honekin, ezta?
PUNTUAZIOA
Ezinbesteko tresna da
puntuazioa. Testua antolatzen du, testuaren musika agerian uzten du, eta
ulerbideak ematen dizkigu; ez da gutxi, beraz. Arazo gehien sortzen dituzten
puntuazio-markak aztertuko ditugu jarraian.
Koma
Esanahia argitzen laguntzen du komak:
Lan egiteko, ez lapurretan
ibiltzeko aukeratu dute ministro.
Lan egiteko ez,
lapurretan ibiltzeko aukeratu dute ministro.
Ez ahaztu, beraz, honako kasu hauetan koma erabiltzea:
● Zerrenda baten elementuak bereizteko:
Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta
Nafarroan egingo dira hauteskundeak.
● Eta abar esapidearen aurrean ere koma jartzen
da, osagaiak labur-laburrak izan ezean:
Interneteko denda batean sartu
eta liburuak, bideoak, arropa eta abar eros
ditzakezu.
Biharko batzarrean
erabakiko dugu etxebizitza sozial horiek nola banatuko
diren,
hau da, orain arteko irizpideak jarraituko ditugun, osatu beharrik dagoen,
zein
epe izango den etxeotan bizitzen hasteko, eta abar.
● Deikiekin (gutunetan eta):
Kaixo, Ander:
Agur, Jon:
● Datan, toki-izenaren ondoren:
Lazkaon, 2010eko irailaren 10ean
● Tartekiekin eta aposizioekin: komaz txertatzen dugun
tartekia erabat lotuta dago esaldiaren egiturari eta edukiari:
Izangaiek,
eskabidearekin batera, agiri hau aurkeztu beharko dute (Tartekia)
Mikel Garmendiak,
Hezkuntza eta Kultura sailburuak, aurtengo plangintza aur-
keztu
dio lehendakariari (Aposizioa)
●Lokailuekin (ordea, hala ere, beraz, bestela, nire
ustez, dirudienez…):
Gobernu batek hartzen dituen
erabakiak, ordea, epe luzera aztertu behar dira.
Nire iritiz,
parlamentariek ez dute inolako eskaerarik egin.
● Perpaus nagusiaren eta mendekoaren artean:
Oraindik ez dute argitaratu
aurtengo lan-hitzarmena,onartu gabe baitago.
Nolanahi ere, kontuz! Mendekoa nagusiaren aurretik
badoa, eta galdegaia bada:
Oporretatik itzultzen direnean
hasiko dira lanak banatzen
Beraz, galdegaiaren eta aditzaren artean ezertxo ere
ez, ezta koma ziztrin bat bera ere.
● Mintzagairen ondoren, baldin eta aurreratzen baldin
badugu sarbidea emateko ondoko aipamenari:
Kazkabarra, horixe besterik ez
genuen behar.
● Eta, edo.. juntagailuen bidez hitz soilak
barik perpausak lotzen badira, jarri koma perpausen artean:
Udalbatzak gaur aztertu
ditu aurrekontuak, eta mozioak hurrengo baterako utzi.
● Bai edo ez batzuk
segidan doazenean:
Gure bulegoan ez dago, ez
ordenagailurik, ez inprimagailruik, ez deus.
● Aditzaren ordez (elipsia):
“Argia” aldizkaria,
denetan interesgarriena.
●KONTU handiz ibili, bestaldetik, honakoetan:
- Subjektuaren eta aditzaren artean ezin da koma bakarra jarri, bi bai:
*Auzitegiak, epaia eman zuen atzo.
Auzitegiak, ezustean, epaia eman zuen atzo.
2.
Aditza eta osagarri zuzena ezin dira komaz
banatu:
*Alkateak esan du, bilera datorren astean egingo dela (Komarik ez).
Puntu eta koma
Mailaz maila igoko bagina, koma
baino gorago eta puntua baino beherago geldituko litzateke puntu eta koma;
beraz, bi mutur horiek lotzen ditu askotan, eta malgutasuna ematen dio
testuari. Honako hauetan erabil daiteke puntu eta koma:
● Esaldiak elkarrekin lotzeko (batzuetan, puntua edo
bi puntuak jar litezkeen zenbait tokitan):
Ez zegoen denentzat lekurik;
batzar-gela mukuru betea zegoen.
● Lokailuekin eta aurkaritzako juntagailu batzuekin (baina…),
esaldiak luzeak direnean; bestela, nahikoa da koma:
Ustez, ez diot egin inori kalte;
hala ere, hitzik huts egin badut, barkatu.
● Lotu nahi ditugun esaldietako batek koma badu:
Frogak aurkeztu,abokatu jauna;
eta ez etorri guregana horrelako koplekin.
● Zenbait testu-antolatzailerekin, enumerazioak-eta
egitean, barruan koma badugu:
Deialdian parte hartzeko, honako
hauek egin behar dituzu: batetik, eskabide-
orria
idazkaritzan jaso; bestetik, orria behar bezala bete; eta, azkenik,
eskabide-
orria
eta gainerako agiriak erregistro orokorrean sartu.
Bi puntuak
Ideiak antolatzeko tresna bikaina dira bi puntuak. Honakoetan, besteak
beste, erabiliko ditugu:
● Zerrendei edo adibideei sarrera emateko:
Hona bildu zirenak: Jose Migel
Agirre, alkatea; Jon Urra, zinegotzia; Pello
Etxeberria,
enpresaburua; eta Itxaso Rodriguez, idazkaria.
● Hitzez hitzeko aipamenei sarrera emateko:
Joxe Ramon Zubimendik eta Pello
Esnalek Idazkera liburua-n diotenez:”Hitzez
hitzeko
aipamenen aurrean bi puntu jartzen dira (ondoren kakotez eta
letra larriz
hasten
da aipamena)”.
● Aditz nagusia aurreratzeko, esaldia luzea bada:
Hauxe jakinarazi diete
izangaiei: otsailaren 12a baino lehen, aurkeztu behar
dituztela
idazkaritzan deialdian zehazten diren agiri guztiak.
● Esaldiak errazteko (irakurleak egin behar ditu egin
beharreko lotura semantikoak):
Ez zegoen denentzat lekurik:
batzar-gela mukuru betea zegoen.
Ez zegoen denentzat
lekurik, mukuru betea baitzen batzar-gela.
● Gutunetako hasierako agurretan. Hurrengo lerroa
letra larriz haten da:
Lagun hori:
Uda
honetan…
●Orduak zenbakiz adierazten baditugu, bi puntu jartzen
dira orduen eta minutuen artean: 12:30, 17:00… Tarterik ez dago ez bi puntuen
aurretik, ez bi puntuen ondoren.
Parentesiak
Parentesiak, marrak eta komak: hirurak erabiltzen dira esaldian informazio
osagarria txertatzeko. Nahiz eta oraingoz ez dagoen legerik jakiteko noiz
txertatu bata edo bestea, parentesiak noiz erabili argitzen saiatuko gara.
Parentesiak dira libreen txertatzen
direnak. Oso lotura ahula izaten dute esaldiaren egiturarekin: sarritan hitzak
ez dira deklinatzen, eta aditzik gabe ere frankotan erabiltzen ditugu.
Parentesietan argigarri txikiak sartu ohi ditugu.
Guk honelakoetan erabiliko ditugu
parentesiak:
● Leku-izenak eta horrelakoak zehazteko:
Uztaritze (Lapurdi) Errobi
ibaiaren ertzean dago.
● Era askotako zenbakiak emateko:
Diru-laguntza sei mila eurokoa
izango da (6.000 €).
Koldo Mitxelenak
(1915-1987) hasiera eman zion Orotariko Euskal Hiztegia-ri.
Taldeak osatzeko,
gutxieneko kopuru bat behar da (8 ikasle).
Atxiloketa ordu erdi
geroago izan zen (19:50), eta ez zen zauriturik gertatu.
● Siglak, laburdurak… argitzeko:
Eusko Jaurlaritzaren Informatika
Elkarteak (EJIE) ikastaro asko online eskain-
tzen
ditu.
NOLEGAk (Normalizazio
Legearen Garapena) ikastaro asko antolatu ditu
● Liburuen, filmen… izenburuak itzultzeko:
Joxe Austin Arrieta izan zen Memories
d´Hadrien (Hadrianoren Oroitzapenak)
liburuaren
itzultzailea.
● Izengoitiak eta beste argitzeko:
Orixek (Nikolas Ormaetxea)
jesuitetan egin zituen ikasketak.
● Eta KONTUZ, ez dira edonon jartzen eta:
○ Beste edozelako gorabehera, erakunde
(publiko zein pribatu) emaileari jaki-
narazi
behar dio.
○ Beste edozelako
gorabehera, erakunde emaileari (publiko zein pribatu) jaki-
narazi
behar dio.
2014/10/23
Zenbait gomendio, azterketako idazlana hobeto egiteko
Badatorrela HABEko azterketa, zapatuan, aizue! Hona hemen hurrengoa laguntza gisa:
http://eibz.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/ega/pdf/Zenbait%20gomendio%20euskarazko%20azterketa%20hobeto%20egiteko.pdf
2014/01/29
AZTERKETAK
Ondo dakizuenez, dagoeneko ditugu EGA zein HABE azterketen datak. Gogorarazteko asmoz hemen jarriko dizkizuego 1. deialdikoak:
EGA
Atarikoa: otsailaren 22an
Emaitzak: otsailaren 27an
Proba idatzia: martxoaren 8an eta 15ean, dagoen jende kopuruaren arabera
Emaitzak: martxoaren 8an
Ahozkoak:nmaiatzaren 23an, 24an, 30ean eta 31n
Azken emaitza:ekainaren 20an
HABE
Matrikula: martxoaren 26tik apirilaren 2ra
Entzumena eta irakurmena: maiatzaren 6tik 10era
Emaitzak: maiatzaren 15ean
Idazmena: maiatzaren 17an
Emaitzak: ekainaren 12an
Ahozkoak: 1. eta 2. mailak ekainaren 19,20 eta 21ean
3. maila: ekainaren 27an eta 28an
4. maila: ekainaren 28an
Azken emaitza: uztailaren 9an
ZORTE ON!!!
2012/06/19
IRITZI TESTUA
TESIA-ANTITESIA-SINTESIA da kazetariek
iritzi artikuluetan maiz erabiltzen duten egitura. Hona hemen bi testu-eredu
eta beroien egituraketaren hausnarketatxoa, zuk hurrengoan paralelo bat egin
dezazun beste gairen batekin.
1-TELEBISTAZ
“Caja tonta” izengoitiz bataiatu
zuen azkar ustekoren batek. Gero, sinistarazi nahi izan digute bera tresna
tontoa izarteaz gain, ikusten dugunok ere tontotu egiten gaituela. Irizpide
horiek hausnartuz bizi izan da azken urte mordo honetan modernotik edo
irakurritik pittin bat zuen oro, moderno eta irakurri plantak egiten zituen
hura bizi izan den bezalaxe.
Antzerkiak gure espiritua (kritikoa,
alegia) lantzeko balio zuen, zein eta obra kostunbrista zaharkitu hutsal
horietakoa ez zen. Zineak beste hainbeste, kritikoren bati halako pelikula
komertziala zela esatea bururatzen ez bazitzaion. Telebista, ordea, tontogilea
zen, espiritu kritikoa landu ordez deuseztu egiten zuen aparailu arbuiatua.
Izate goreneko idazle, intelektual, politiko edo kirolariek edozein
elkarrizketatan esango dizute, galdetu ala ez galdetu, eurek telebista ikusteko
ohiturarik ez dutela, programa jakinen bat edo bestek baino ez dituela
erakartzen. Eta harrotasunez esaten dute behiala berri baina orain edozein
arazo bezain erabilia den topikoa, esate hutsarekin puntuak irabaziko
baitituzte.
Gutxietsita ez ezik, gaitzetsita
dago gainera. Telebista arraio horrengatik, jendeak gutxiago irakurtzen omen
du, haurrei ahaztu egiten omen zaie jolasten, helduok ez bide dugu lehen adina
pentsatzeko betarik hartzen, belaunaldien arteko afalondoko elkarrizketa goxo
hura galdu egin omen da, antzokiak eta zinemak hustu… Lehen denak hilean bosna
liburu irakurri, Kanten filosofia xehetu eta antzerkira biz behin joaten al
ziren ba?
Norbaitek esango du neurrian datzala
gakoa. Neurria hartu behar zaiola telebistari, benetan interesatzen zaizkigun
saioak ikusi eta interesatzen ez zaizkigunak heltzean aparailua itzali eta alde
egiten jakin beharra dagoela, haren aurrean tonto-tonto geratu ordez. Horixe
neurrian datzala dena! Zurruteroarena pare bat kopa hartu eta planto egitean,
erretzailearena paketea botatzean berririk ez erostean, drogatarena beharraren
atzaparretan eori aurretik geratzean. Baina zurruteroak, erretzaileak nahiz
drogatak nagusiki nahi dugulako gara zurrutero, erretzaile nahiz drogata,
teleadikto nagusiki nahi duelako teleadikto den bezalaxe. Batzuentzat plazerra
bada zenbait neurri gainditzea, besteentzat beti izango da txorakeria.
Kontuak kontu, batek baino gehiagok
nabarituko zuen telebistaren hutsunea oporraldiotan. Itzultzean harro botako
zizuten hamabost egun eman dituztela telebistarik gabe haren faltarik
somatzeke. Eta igual pasatu dituzte iluntzeak jokoan asper-asper egin arte edo
diskotekan beti antzeko imintzioak eginez edo bati bestearenak eta besterenak
bati batere inporta ez zaizkien kontuak elkarri esaten edo gurutzegramak
eginez. Hori aberastasuna bada… betoz telebista pribatuak ere badaezpada.
EGITURAKETA
1-
Erabiltzen al ditu idazleak ikuspuntu bereko ideiak?
Ez, 2-5 paragrafoak tesiaren aldekoak dira eta
6-7.paragrafoak tesiaren kontrakoak.
2- Zer ideia
erabiltzen ditu bere iritzia defendatzeko?
TESIA: Gero
sinistarazi nahi izan digute bera tresna tontoa izateaz gain , ikusten dugunok
ere tontotu egiten gaituela (1.paragrafoa).
TESIAREN ALDEKOAK:
-Antzerkiak eta
zineak espitiru kritikoa lantzeko baliagarriak (2.paragrafoa).
-Telebista ikusi
bai, baina modu selektibo batean (3.paragrafoa).
-Beste jarduera
intelektual batzuk eragotzi, oztopatu (4.paragrafoa).
3- Zer ideia
erabiltzen ditu bere iritziaren kontra?
Gakoa
neurrian omen badatza ere, norberaren erabakia da (5.paragrafoa).
Telebistaren
hutsunea nabaritu eta ez ikustearren, asper-asper eginda eman oporraldia (6.paragrafoko
lehenengo 3 lerroak).
4- Agertzen al da
ondorioa testuan? Hala ez balitz, zein jarriko zenuke zuk?
Gutxi gorabeherakoa, ez oso argia. Testuan zehar ematen
da. Bat aukeratuz gero, 6.paragrafoaren azken esaldia.
5- Ideiez gain,
erabiltzen al du idazleak besterik bere iritzia azaltzeko?
Tonu ironikoa. Horrexek laguntzen dio bere iritzia argi
adierazten.
2- ADIERAZPEN ASKATASUNA vs KOMUNIKABIDEEN INDARRA
Ez dut inoiz oso
argi izan zein den komunikabideen papera gure gizartean, besteak beste, pentsatzen
jarri izan naizenetan, ematen duen baino askoz ere konplexuagoa den ondoriora
heldu naizelako. Edozein kasutan, badirudi argi dagoela edozein kazetarik
tirabira bat izan behar duela betiko: “Adierazpen askatasuna bai, baina
norainokoa?”.
Munduak orain arte ezagutu dituen
errejimen politikoen artean bat baino gehiago izan da askatasun hau mugitzearen
aldekoa, eta botere politkoaz baliatu izan dira herri xumeari hel zekiokeen
(eta hel dakiokeen) informazioa kontrolatzeko. Ez dirudi, ordea, hau
demokraziaren ezaugarri denik.
Argi ikusten dut inork ez duela
jakin behar diren hainbat eta hainbat gauza ezkutatzeko eskubiderik, hau da,
kargu politikoa izateak ez lioke inori eman beharko gehienon ez jakinkeria
zabaltzeko bidea. Alde honetatik, adierazpen askatasunak erabatekoa izan
beharko luke. Argi ikusten dut, era berean, nik eta edozein kazetarik egoki
iruditzen zaiona esateko eskubidea daukala. Hots, komunikabideak baliagarriak
izan behar zaizkigu gure arteko komunikazioa gara dadin, baita gure iritzirako
onargarriak ez diren gauzak, ekintzak… eta zernahi gauza salatzeko ere.
Hirugarrenez, argi ikusten dut gure
gizarteak eta gizakiak berak leader
antzekoak behar dituela aurrera egingo badu; esan nahi baita, gizarteak
iritzi-sortzaileak behar dituela gatazkatsuak izan daitezkeen auziei argia
emateko.
Baina, esandakoa gorabehera, ez dut
hain argi ikusten demokrazia batean noraino hel daitekeen kazetari batek eman
dezakeen informazioa. Non hasten da pertsonaia publikoaren intimitatea eta non
informaziorako eskubidea eta beharra? Esaterako, Lady Di hil zenean, beharrezkoak
al ziren hil berri zelarik atera zitzaizkion argazkiak? Edota, baliagarria al
zaigu “El Mundo” egunkaria irakurtzeko, beronen zuzendari nagusiak dituen
sexu-desbiazioak ezagutzea?
Era berean, ez dut hain argi ikusten
informazio guztiak mass media izeneko horietara heltzeko eskubidea daukanik.
Adibidez, konta lezake kazetari batek beste pertsona baten inguruko zerbait,
informazio hori erabilita hirugarren lagun batek hil badezake artikulu horren
subjektua? Argi dago ezetz.
Azkenik, ez dut hain argi ikusten
iritzi-sortzaileen papera. Onartzen dut askorentzat, (eta agian baita neuretzat
ere) ezinbestekoak direla gure gizartean. Baina, ez al da posible
iritzi-sortzaile horiek botereak zuzenduak izatea eta, beraz, oinarrizkotzat
jotzen den adierazpen-askatasuna kontrolerako tresna bihurtzea?
Honengatik guztiarengatik esan dut hasieran
auzi hau ematen duen baino konplexuagoa dela. Azken finean, gizakiaren on egite
horretan datza dena; alegia,on egin nahi
bada, ez da ezer gertatzen; kontrakoa gertatzen denean, ordea, bai,kasu
horietan entzutekoak eta entzun behar ez direnak entzungo ditugu.
EGITURAKETA
1- Zer testu-motaren aurrean zaude, hots, argudiozkoa al da?
Narratiboa al da?...
Argudiozkoa.
2- Zehaztu, zer
testu-era irakurri duzu?
Iritzi-artikulua, bertan iritzia agertzen zaigulako.
3- Zein da testu
honen egitura?
4
TESIA: 1.paragrafoan agertzen da. Testuaren ideia nagusia
azken esaldian agertzen da: “Adierazpen-askatasuna
bai, baina norainokoa?”.
TESIAREN ARRAZOIKETA: 2-5 paragrafoak. Bertan hurrengo
ideia hauek azaltzen dira:
a)
2.paragrafoa: “Zenbait
errejimen poitiko adierazpen-askatasunaren kontra azaldu da; ez dirudi
demokraziaren ezaugarria denik”.
b)
3.paragrafoa: “Edozein
kazetarik egoki iruditzen zaiona esateko eskubidea dauka”.
c)
4.paragrafoa: “Komunikabideek
baliagarriak izan behar dute gure arteko komunikazioa garatzeko, baita zernahi
gauza… salatzeko ere”.
d)
5.pragrafoa: “Gizarteak
leaderrak behar ditu, iritzia sortzeko ata auzietan argia emateko”.
ANTITESIA
(kontrargumentazioa): 6-8 paragrafoak. Bertan hurrengoideak azaltzen dira:
a)
6.paragrafoa: “Non
hasten da pertsonaia publikoaren intimitatea eta non informaziorako
eskubidea?”.
b)
7.paragrafoa: “Informazioa
neurtu egin behar da” , planteatzen den galderan utzitako ideia da).
c)
8.paragrafoa: “Iritzi-sortzailearen
papera botereak zuzendua ote…”.
SINTESIA
(ondorioa): 9.paragrafoa: “… auzi hau
5- Zein testu-antolatzaile erabiltzen ditu idazleak egitura
hori gauzatzeko?
ARRAZOIAK GEHITZEKO:
era berean, hirugarrenez, azkenik.
ARRAZOIAK KONTRAJARTZEKO: edozein kasutan, ordea, gorabehera, baina.
ARGIBIDEAK EMATEKO: hau
da, alde honetatik, hots, esan nahi baita, adibidez, alegia.
KONKLUSIORAKO:
beraz, honengatik guztiagatik.
("Igara- "Nire ustez..." HEOK 3.maila, HABE)
("Igara- "Nire ustez..." HEOK 3.maila, HABE)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)