2019/09/20

AZTERKETITISA DELA ETA

Aspaldian ez omen dugu ezer eskegi eta hementxe naukazue asmo horretan. Noski, gogoan izanda ikasleok jo ta su zabiltzatela azterketa gora azterketa behera (hilaren 14an izan zen deialdi irekia eta atzo hilabete izango da itxia), pare bat gauzatxo gomendatzea bururatu zait, hona hemen:
       -Batetik, http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/home . Bertan "baliabideak" atalean azterketa-eredu mordoa topatu ahalko duzue. Eta noski, esan gabe doa orrialde honetan surfeatzeari derrigorrezkoa deritzogula euskara ikasleontzat.
       -Bestetik, euskaltegian daukagun blog xumea, https://hegoaldeuskaltegia.wordpress.com/ . Bertan topatuko dituzue zuek bezalaxe euskara ikasten ari direnen iritzi testuak. Erabilgarria deritzogu nola idazten duen zuen egoera berean dagoen jendeak ikusteko.

EUTSI!!!