Honatx gerundioari buruzko artikulu interesgarria, azken urteotan zein gaiziki darabilgun kontuan hartuta. Noski, askotan gertatzen denez, gaztelaniak eraginda. Lagungarria gerta dakizuela!
Erdal gerundio okerren eragina euskaraz
Estilo liburuek eta zenbait
autorek zera diote: gerundiozko mendeko esaldi gehiegi erabiltzeak, estilo
arkaizantea izateaz gain, esaldiak luzatu egiten ditu, eta honek dakarrena
testua astuntzea eta iluntzea da. Hala ere, administrazio idazkietan ugari da
gerundioaren erabilera, bai gaztelaniaz, bai euskaraz, beste egitura batzuen
kaltetan. Baina, gehiegizko erabilpen horretaz gain, txarto erabilitako erdal
gerundio askoren kalkoa ikusten da maizegi euskaraz.
Hau zer dela eta? Bada, sarri
askotan, itzultzerakoan eta arlo jakin batzuetan are gehiago, oharkabean
gaztelaniazko idazkerari lotzen gatzaizkiolako, jakin gabe gatelaniaz ere
gramatika hutsak ugari egiten driela.
MIMETISMOA: esanahia zaindu
Hizkuntza bakoitzak berezko
izatea dauka. Jakin dakigu egoera diglosiko batean berezkotasun hori zaintzea
zaila dela: beraz, hizkuntza bakoitzak gerundioa egiteko dituen sistemak
ezagutzea eta errespetatzea behar-bearrezkoa da. Horretarako, gazteleraz
ikusten ditugun gerundioak ondo eginda dauden ala ez, eta esaldiaren esanahia
jakitea ezinbestekoa dugu horren ordaina euskaraz zuzen emateko. Ikus dezagun,
bada, honen inguruko zenbait adibide:
Geroaldiko gerundioa
*La Administración convocante hará pública la relación provisional de
aspirantes admitidos, concediendo un
plazo no inferior a siete días naturales para formular reclamaciones.
*Onartutako
izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du deialdia egiten duen
administrazioak arrazoibideak aurkezteko epea zabalduz; epe hori, gutxienez, zazpi egun naturalekoa izango da.
Euskaraz,
sarri askotan esaldi hauek partizipioa + -Zrekin itzultzen ditugu, jakin gabe
gaztelaniaz ere gaizki egindako esaldiak direla, gerundioa ezin baita aditz
nagusiaren ekintzaz gero gertatu. Berez, esaldi hauek koordinatu kopulatiboak
dira eta euskarara esanahi horrekin itzultzekoak.
Onartutako
izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du deialdia egiten duen
administrazioak eta arrazoibideak
aurkezteko epea zabaldu egingo du; epe hori, gutxienez, zazpi egun naturalekoa
izango da.
Helburuzko gerundioa
Sarri askotan ikusten ditugu
taju honetako esaldiak ofizio eta gutunetan:
*Les envío la presente carta agradeciéndoles
la información sobre sus cursos y solicitándoles
la admisión en ellos de los siguientes funcionarios…
Gaizki osatzen ditugu
gaztelaniaz berez helburuzkoak diren mota honetako esaldiak, para preposizioa, adibidez, erabili
beharrean gerundioa erabiltzen dugulako. Esaldi hauek partizipioa + -Zrekin
euskaratzen ditugu askotan, baina kasu hauetan egin beharrekoa –T(Z)EKO
helburuzko partikula erabiltzea litzateke.
Gutun
hau idazten dizut zuen ikastaroei buruzko informazioa eskertzeko eta ondoko zerrendako funtzionarioak ikastaroetan onartzeko / onar ditzazuen.
Adjektibozko gerundioa
*Al
mismo tiempo se remitirá el acta de la última reunión, figurando todos los opositores que hayan superado todas las
pruebas.
*Aldi
berean, azken bilerako akta bidali beharko da, saio guztiak gainditu dituztenen
izen-abizenak agertuz.
Hau horrela geratuko litzateke:
Aldi berean, aken bilerako akta bidali beharko da: bertan, saio guztiak
gainditu dituztenen izen-abizenak agertuko
dira.
Atal honetan boletineko gerundioa deritzona ere sartzen da:
*El Alcalde ha dictado un decreto regulando
el horario de los comercios.
*Alkateak
dekretu bat eman du denden ordutegia arautuz.
Gerundio hau itzultzerakoan, helburuzko edota erlatibozko esaldiekin
baliatuko gara:
Alkateak denden ordutegia arautzen
duen dekretu bat eman du.
Alkateak
dekretu bat eman du, denden ordutegia arautzeko.
Esaldi koordinatuen ordezko
gerundioa
*La presente Convocatoria y sus Bases se publicarán íntegramente en el
Boletín Oficial de Bizkaia y del País Vasco, publicándose, además, en el Boletín Oficial del Estado extracto
detallado de la misma.
Kasu hauetan ere horrelako itzulpenak maiz ikusiko ditugu:
*Deialdi
hau eta bere Oinarri-arauak oso-osorik argitaratuko dira Bizkaiko Egunkari
Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, zehaztutako laburpen
bat ere Estatuko Boletin Ofizialean argitaratuko
delarik.
Era honetako esaldiak, bai gaztelaniaz, bai euskaraz juntagailu edo lokailu
batekin askoz ulergarriagoak eta zuzenagoak izaten dira:
Deialdi
hau eta bere Oinarri-arauak oso-osorik argitaratuko dira Bizkaiko Egunkari
Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta, gainera, zehaztutako laburpen bat ere argitaratuko da Estatuko
Boletin Ofizialean.
A.Gorostiza, A. Telleria
HAEEko Euskalduntze Zerbitzua
(Administrazioa EUSKARAZ)