2023/12/13

 KAIXOOOO!!! Aspalditxo nabil denborarik hartu ezinik, are gehiago bakarrik nabilenetik langintza honetan. Saiatuko naiz tarteka-marteka zerbait idazten, bai horixe!!

Azken boladan gertatutakoen artean dugu Durangoko Azoka, 58.a, aizue!! Sasoiko dabil!! Ni ezin izan naizenez joan, famila-juntadizoa dela, betebeharrak direla, oraintxe naiz etorri berria  etxerra Elkarretik  azokako neure erosketatxoa egin ostean: Jon Maiaren bigarrena, iazkoa plazera izan nuela kontuan hatuta, fina, dotorea, bikaina, aparta, ea zer dakarkidan oraingoan,; eta Karmle Jaioren azkena, literatura femeninoa edo, sentipen eta sentinenduez ari zaiguna. Ea, ikusiko dugu, kontatuko dizuet!

Gainontzean, aipatu C2 azterketaren inguruko azken berrikuntza, bitartekotza-proba deritzona; hona esteka:   https://www.ikasbil.eus/eu/jarduerak-fitxa?articleId=30594898. C1i begira ere aldaketatxoren bat ba omen dabilkite esku artean, baina momentuz zurrumurru eskas batzuk baino ez.