2012/01/10

ONDORIOA

Ukaezina da sarrera paragrafoarekin batera zein garrantzitsua den azkena, konparazio batera esango nuke bapo jan osteko postre goxo horrek uzten digun zaporetxoa dela. Eta noski, hori da irakurleari edota zuzentzaileari eragin beharko geniokeena.
Ondorioak helburu bat baino gehiago bete dezakeela kontuan hartuta idatzi behar dugu beti. Hauek horrela, hona hemen ondorio ezberdinak:
1-Hasieran arkeztu den gaira itzuliko dugu irakurlea (tesia berretsi).
2-Gai edo puntu nagusiak azpimarratuko ditugu, laburtzeko edo zerrrendatzeko.
3-Azalduko diren adibideetatik ondorioak aterako ditugu.
4-Gaiaren ikuspegi ezberdinak eta zenbait datu berri emango ditugu.
5-Irtenbide garbirik azaldu gabe galderaren bat zabalduko dugu.

BAINA, berriro lehengoari helduko diot:  ez hasi idazten zure TESIA edota ASMO-KOMUNIKATIBOA zein den erabaki gabe eta hartu bost minututxo MAPA-SEMANTIKOA egiteko. Izan ere, planifikazioaldi honek  produktu hobea lortzen lagunduko dizu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario